Giacomo Pucciniren 'Turandot' operaren proiekzioa

15.01.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Ermua Antzokian ostiral honetan, 20:30etan, sarrerak 8 eurotan

Ermua Antzokiak Giacomo Puccinik idatzitako ‘Turandot’ operaren emanaldia proiektatuko du ostiral honetan, 20:30ean. Veronako Arenan -hiri italiar horretako anfiteatro erromatarrean- grabatutako ikuskizuna da, Franco Zeffirelli eszena-zuzendari eta Marco Armiliatoren musika zuzendari izanik. Sarrerak 8 €uro balio du eta aldez aurretik eros daitezke Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean, kutxazain-sarean edo leihatilan proiekzioa hasi baino lehenagora arte.

‘Turandot’ hiru ekitaldiko opera bat da, Giacomo Pucciniren (Lucca, 1858–Brusela, 1924) musikarekin eta Giuseppe Adami eta Renato Simoniren italierazko libretoarekin, Carlo Gozziren "Turandotte" antzezlanean oinarritua. Opera amaitu gabe geratu zen Pucciniren heriotzagatik eta Franco Alfanok bukatu zuen. 1926ko apirilaren 25ean estreinatu zen Milango Scala Antzokian.

Lan honek Turandot txinatar printzesa eder eta krudelaren istorioa kontatzen du, bere ezkongai izan nahi zutenek hiru enigmadun proba bat egiten ziena. Proba gainditzeko gai ez zirenak, bizitza galduko zuten. Proiekzioak 135 minutu irauten du.

Giacomo Pucciniren "Turandot" operaren argumentua eta libretoa (italieraz eta gaztelaniaz).

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du