Gorozkietan odola ezkutatuta dugun jakiteko testa egitera animatzeko kanpaina
Kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko baheketa-programa Osakidetzarena da, eta horretan 50 eta 74 urte bitarteko ermuarren parte-hartzea handitzea nahi da. Tokiko partaidetza-tasa handia da programan, %76,86koa hain zuzen ere. Udalak eta Ermuko Minbiziaren Aurkako Elkarteak erronka moduani: adin horretako pertsonen %100ek parte hartzea datozen urteetan. Biek hilabete honetan kolon eta ondesteko minbizia detektatzeko Osakidetzak abian jarritako kanpainaren testa egitera animatu dituzte 50 eta 74 urte bitarteko herritarrak.
"Egin testa" kanpainaren helburua da herritarrak animatzea GSOHren (Gorozkietan Ezkutatutako Odolaren Testa) proba egitera. Minbiziaren Aurkako Elkartea hainbat tokiko eragilerekin (farmaziak, elkarteak...) harremanetan jarri da, kanpainaren zabalkundean laguntzeko eta parte-hartze handiagoa lortzeko xedez. "Osakidetzaren 2022ko datuen arabera, Ermuko 50 eta 69 urte bitarteko biztanleen %76,86k egin zuen proba. Eta kasuen %4,06 positiboak izan ziren", adierazi du Oihana Urrazak, Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteko lurralde-koordinazioko arduradunak.
Beatriz Gamiz jarduneko alkateak adierazi duenez, "kolon-ondesteko minbiziaren aurkako borrokan funtsezko tresna da kolon-testa, gure herrialdean minbiziak eragindako heriotzen kausa nagusietakoa delako. Gure betebeharra eta erantzukizuna da prebentzio-osasuna sustatzea, eta azterketa hori funtsezko urratsa da bizitzak salbatzeko. Minbizia goiz detektatzeak asko hobetzen ditu tratamendu arrakastatsua izateko aukerak. Horregatik, ermuar guztiak animatu nahi ditut prebentzio proba hauetan parte hartzera, egiteko errazak baitira eta gure ongizatea epe luzera markatu baitezakete".
"Osakidetzak aurten 74 urtera arte luzatu du adin-tartea. Beraz, gonbidapena 50 eta 74 urte bitarteko biztanleei zuzenduta dago, gorozkietan ezkutatutako odola detektatzeko proba egin dezaten. Oso test erraza da: eginkarien lagin txiki bat jasotzen da etxera bidaltzen den ontzi batean, eta osasun-zentroan entregatu behar da. Laginaren analisiak esango digu odola detektatzen den ala ez. Emaitza pertsona bakoitzari jakinarazten zaio SMS eta gutun bidez, eta ddagokion kasuetan bigarren proba bat egitea beharrezkoa den adierazten zaio. Pertsonak bigarren proba bat behar badu, bere osasun-zentrora joateko eskatuko zaio, familiako medikuntzako langileek kolonoskopia bat egin behar duen azter dezaten. Proba osagarri horri esker, gorozkietan odola izatearen arrazoia argitu ahal izango da, eta lesioren bat izanez gero, tratatu ahal izango", zehaztu du Urrazak.
Gorozkietan ezkutatutako odola dugun proba higienikoa da, erosoa, arriskurik gabekoa eta aurretiko hitzordurik gabea. Etxean jasotzen da kit-a, lagina nola jaso eta non entregatu behar den azaltzen duten jarraibideekin batera.
Kolon eta ondesteko minbizia da gaur egun intzidentziarik handieneko tumorea Euskadin, urtean 2.000 kasu baino gehiagorekin, batez ere gizonen kasuan. Orain arte, Osakidetzaren kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programak 36.000 lesio aurregaizto eta 4.200 tumore inbaditzaile baino gehiago detektatu eta tratatu ditu 14 urteko indarraldian, eta horietatik %70,64 gaixotasunaren hasierako egoeran zeuden. "Test honek garrantzi soziosanitario handia du eta bizitza salba diezazuke, garaiz detektatutako kolon eta ondesteko minbiziak sendatzeko %90eko aukera baitu", gogorarazi du Urrazak.
Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Udalak herritarrak animatu nahi dituzte testa egitera, batez ere hainbat arrazoirengatik parte hartzen ez duten kolektiboei. Edonork egin dezake proba, osasun-identifikazioko txartela izan ala ez. Txartelik ez baduzu, 900 84 00 70 doako telefonora deitu behar duzu, eta proba egin aurretik erregistratu.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan