Irakurketa Errazeko liburu berriak liburutegian

09.05.23
Imagen
Obras de Lectura Fácil en la biblioteca | Irakurketa Errazeko liburuak Liburutegian
Udal Liburutegia
Haur eta helduentzako hogeita bost lan berri gehitu dira katalogora

Ermuko Udal liburutegiak Irakurketa Errazeko titulu berriak eskuratu eta gehitu ditu Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren katalogoan.

Irakurketa Errazeko liburuak dira IFLAren (International Federation of Library Associations and Institutions) eta Inclusion Europeren jarraibideak betetzen dituztenak hizkuntzari, edukiari eta formari dagokionez.

Irakurketa Erraza pertsona guztiei zuzentzen zaie, batez ere irakurtzeko zailtasun iraunkorrak (ikaskutzaren nahasmenduak, dibertsitate funtzionala, zahartzaroa, etab.), edo aldi baterakoak (immigrazioa, irakurtzen berandu ikastea, eskolatze eskasa, etab.) dituztenentzat.

Beharrezkoa da liburutegi publikoen funtsetan Irakurketa Errazeko liburuak izatea, irakurtzea eta informazioa eskuratzea eskubidea eta beharrizan soziala baitira. Era berean, irakurtzea ideiak, pentsamenduak eta esperientziak partekatzea ahalbidetzen duen plazera da.

Gaur egun, Udal liburutegiak haur eta helduentzako Irakurketa Errazeko ehun bat lan ditu erabiltzaileen eskura. Horietatik hogeita bost azken hilabeteetan eskuratu dira, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU) Ermuko Udalari 2022ko Euskadiko liburutegietako funtsak hornitzeko eta/edo berritzeko emandako dirulaguntzarekin.

Liburu batzuk literatur lan ezagunen bertsio egokituak dira, hala nola, Madame Bovary, El principito, Dracula, La vuelta el mundo en ochenta días edo El libro de la selva. Beste batzuk eduki praktikoagoak eskaitzen dituzte, Redes sociales: conéctate de manera segura y responsable eta Cómo gestionar tu hogar, esate baterako. Irakurketa Errazeko euskarazko liburuak ere badaude eskuragarri, Maria Peraltaren Debekatutako koloreak eta Fernando Morilloren Kili-kolore: Tafalla oinez, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki