Jon Plazaolaren azken ikuskizuna ikusgai Ermua Antzokian

11.12.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Aktoreak "Tu-tum, Platz" euskarazko bakarrizketa aurkeztuko du ostiralean, 20:30ean

Jon Plazaola aktore, komediagile eta bakarrizketariak "Tu-tum, Platz" bere azken lana aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian, 20:30ean. "Tu-Tum, Platz", Urretxukoaren lan berria da, bakarrizketa umorez betetako kolpez-kolpe baten ondoren ordubete nahikoa izango da jakiteko, ardo onak bezala, hobera egin duen ala, aldiz, ardo txarra bezela ozpindu egin den jakiteko. Sarrerak 10 €balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean edo leihatilan emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik. Emanaldia euskaraz izango da.

Jon Plazaola bere jatorrira itzuli da; bere sehaskara itzuli da "Tu-Tum, Platz!" umorezko ikuskizun berriarekin. Hogeita hiru (23) urte igaro dira lehen aldiz "stand up" bat egiteko agertokira igo zenetik, eta orain berriro itzuli da formatu horretan, hori bai; 23 urte zaharrago, jakintsuago eta kabroiago. Ordu beteko barrea nahikoa izango da denborak aurrera egin ahala hobera edo okerrera egin duen jakiteko.

Ikuskizun hau Txalo produkzioak eta Lamandanga S.M.k elkarren artean ekoiztutakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du