Kafe kapsulak jasotzeko edukiontziak jarriko ditu Mankomunitateak

Debabarreneko Mankomunitateak iragarri du 45 edukiontzi berri jarriko dituela eskualdean kafe kapsulak birziklatzeko. Ermuak 10 kutxa izango ditu horretarako, eta gainerakoak Eibar, Elgoibar, Deba, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluzen banatuko dira.
2021eko martxoan, Mankomunitateak minigarbiguneetan kafe-kapsulak biltzeko zerbitzua jarri zuen martxan lehen aldiz, Nestlé enpresarekin sinatutako hitzarmenari esker. 2022ko datuen arabera, eskualdean 5.325 kilo kapsula bildu dira azken urtean, eta, beraz, herritarrei kapsulen birziklapena are gehiago errazteko, helburu horretarako edukiontzi esklusiboak jartzea erabaki da.
Ermuari dagozkion hamar edukiontziak puntu hauetan kokatuko dira:
- Bizkaia Etorbidea, 6
- VI. Mendeurrena, 13
- Okinzuri, 1
- Zerukoa, 7
- Ongarai, 2
- Santa Ana 8, 1 kalea
- Gipuzkoa Etorbidea, 6
- Gipuzkoa Etorbidea, 54
- San Pelaio, 44
- Sakona, 1
Minigarbiguneetan kapsulak biltzeko zerbitzua mantendu egingo da eta, orain arte bezala, Mankomunitateak kudeatuko du. Bilketa zerbitzu berriaren kudeaketa Ekogras enpresari esleitu zaio, eta Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza bati esker finantzatuko da.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan