Kaltxango inguruko espaloia itxita egongo da asteazkenetik aurrera

Kaltxangon, Torreta eraikinaren ondoan, etxebizitzen sustapen berria eraikitzeko obrak hasiko dira, joan den udan Bizkaia Etorbideko 17. eraikina eraitsi eta beharrezko lekua utzi ondoren. Lan horiek eragina izango dute auzoko oinezkoen gunean hilaren 7tik aurrera, asteazkena.
Bizkaia Etorbideko 13-15 zenbakitik (Torreta eraikinaren paretik) Areitioko igoeraren hasieraraino eta eta Lomi Powerreko etxebizitzetara doan espaloia itxita egongo da asteazkenetik aurrera. Ur-biltegietara igotzeko bidean (Joxio) ez du eraginik izango itxiturak, baina Lomi Powerreko etxebizitza-eraikinetan bizi diren pertsonek Zearkaletik sartu beharko dute beren auzora. Hala ere, hilabete honetan etxeen parean dagoen lehenengo zebrabidea erabiltzen jarraitu ahal izango dute, Kaltxango biribilgunetik Areitiora igotzeko errepidea zeharkatzen duen lehena.
Martxoaren erdialdetik aurrera, bestalde, Bizkaia Etorbidearen eta Zearkalearen arteko lehenengo zebrabidea eta oinezkoen bide zati bat ere desgaitu egingo dira. Lomi Power bizitokira doazenek Kaltxangoko eraikin zaharra eraisteko obretan prestatu zen bigarren oinezkoentzako pasabidea erabiltzen jarraitu ahal izango dute, metro batzuk gorago. Bidegurutze horretan semaforoak jarriko dira oinezkoen segurtasuna areagotzeko.
Afekzio horiek guztiak behar bezala seinaleztatuko dira datozen egunetan, oinezkoei eragin diezaieketen inpaktua ahalik eta gehien murrizteko. Torreta eta Lomi Power arteko espaloia hesituta egongo da eta informazio-kartelak jarriko dira Lex tabernaren parean oinezkoek behar baino ibilbide gehiago egin ez ditzaten eta errepidearen beste aldeko oinezkoentzako gunea erabili behar dutela jakin dezaten.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko