‘Kantu Kolore’ konpainiak ‘Esna zaitez’ ikuskizuna taularatuko du Antzokian

‘Kantu Kolore’ taldeak haurrentzako "Esna zaitez" ikuskizuna aurkeztuko du bihar Ermua Antzokian, arratsaldeko 5etatik aurrera. Antzezpena aproposa da 2 urtetik gorako haurrentzako eta familientzako. Sarrerak 4 euro balio du eta aurrez aurre eros dezakegu Lobiano Kulturgunean eta online Kutxabanken webgunean.
Kantu Koloreko protagonistak abentura berri batean murgilduko dira erronka handiari aurre egiten saiatzeko. Guztion artean mundu hobea eraikitzen irakatsiko digute. Gure planetaren kutsadura gero eta handiagoa da, plastikoen kutsadura handia da. Horren inguruko sentiberatasuna areagotzen saiatuko dira, guztion artean lurra salba dezagun. Horretarako, ikusleekin elkarreraginean arituko dira eta ikuskizunean parte hartuko dute, arazo handi honen inguruan hausnarketa egin dezagun eta konponbidea eman diogun denon artean.
Dantza eta dinamismoz beteriko musikala, argiez eta entretenimenduz jositakoa, familiak gozaraziko dituena eta, aldi berean, garapen iraunkorra lortzeko helburua betetzen lagunduko duena...
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du