Kirol alorrak herriko kalean gauzatuko den ‘parkour’ ikastaroa antolatu du

Udal kirol arloak otsaileko lau larunbat arratsaldeetan -3, 10, 17 eta 24an- Ermuko kaleetan barrena egingo den "parkour" ikastaroa iragarri berri du. Izen-emateak zabalik daude eta harpidedunek 10,45 €uro ordaindu beharko dituzte izena emateagatik, aldiz bazkide ez direnek 16;30 euro tasa izango dute ordaintzeke. Ikastaroa larunbatetan, arratseko laur eta erdietatik sei eta erdietara bitartean gauzatuko da. Informazio gehiago eta izen-ematea M. Ángel Blanco edo Betiondoko kiroldegietako sarreran.
"Parkour" ("parcours" ahots frantsesa, ibilbidea esan nahi duena) pertsonaren mugitzeko gaitasunean oinarritutako jarduera fisikoa da, bere baliabideetatik eta gaitasunetik modu naturalean aurrera egiteko eta mugitzeko, oztopoak gaindituz. Praktikatzaileei traceurs/traceuses deitzen zaie, eta helburua da inguruneko puntu batetik bestera ahalik eta modu erraz eta eraginkorrenean mugitzea, ibilbidearen eskakizunetara egokituz gorputzaren laguntza hutsarekin.
Ikastaro hau 13 eta 18 urte bitarteko gazteentzat egindako proposamena da eta Valdespinako Markesaren parkean bilduko dira larunbatetan 16:30etatik 18:30etara. Eskolak Bilboko "Indarrez" enpresako begirale aditu batek emango ditu.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere