Kirol alorrak jaietako astean instalazioek izango duten ordutegiak iragarri ditu

18.07.23
Imagen
La imagen muestra un curso de natación en la piscina
Kirolak
Kiroldegia 25eko goizean zabalik egongo da, aldiz 27 eta 31n itxita

Kirol sailak informazio-ohar bat prestatu eta zabaldu du, datozen asteetan instalazioek izango duten ordutegia iragarri eta ezagutzera emateko, Santiago jaiak, erkidegoko edo tokiko jaiegunak eragina izan eta kontutan hartu beharreko hainbat gorabehera ekarriko baitituzte.

Hona hemen uztaileko azken asteko xehetasunak M. Ángel Blanco kiroldegian eta Aritzmendiko kirol gunean

  • 24 Astelehena: Egun osoan zabalik 8:00etatik 21:30era.
  • 25 Asteartea (jaieguna): Goizez zabalik 9:00etatik 13:30etara.
  • 26 Asteazkena: Egun osoan zabalik 8:00etatik 21:30era.
  • 27 Osteguna (Zezen): itxita herriko jaiegun baita.
  • 28 Ostirala: Egun osoan zabalik 8:00etatik 21:30era.
  • 29 Larunbata: Zabalik goizez 9:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.
  • 30 Igandea: Goizez zabalik 9:00etatik 13:30etara.
  • 31 Astelehena (jaieguna): Itxita.

Abuztuan, hilaren 1etik 23ra, instalazioak itxita egongo dira. Abuztuaren 24tik 31ra zatituriko ordutegian irekiko dira 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara; 27an (igandea) izan ezik, egun horretan itxita egongo delako.Bestalde,

Betiondoko instalazioak uztailaren 24ra arte irekiko dira, arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara, lanegunetan. Larunbat goizetan 9:00etatik 13:30etara. Igande eta jaiegunetan ez dira zabalduko. Uztailaren 25etik abuztuaren 31ra itxita egongo.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere