LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna ospatzeko erakusketa eta irakurketa gida

28.06.23
Imagen
La foto muestra material diverso conmemorativo
Udal Liburutegia
Berdintasuna
Liburutegiak liburuak eta materialak jarri ditu ikusgai uztailaren 10era arte

Udal Liburutegiak, ekainaren 28ko LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna ospatzeko ekitaldiekin bat eginez, irakurketa-gida bat argitaratu du, Berdintasun Sailarekin elkarlanean. Gida horretan haur eta gazte literaturako eta narrazioko egungo liburuen erakusketa bat eskaintzen da, komikiari buruzko atal bereziarekin, eta helduentzako gaikako liburuekin, musika aipamenez, filmez eta helbide interesgarriez gain.

Lankidetza horren ondorioz, halaber, gidan jasotako liburuen eta LGTBIQ+ gaia jorratzen duten gainerako liburu batzuekin erakusketa jarri da liburutegian bertan, zeina gaurtik uztailaren 10era arte mantenduko den. Erakusketa hori Emakumearen Topaguneak duela gutxi erositako liburu nabarmenekin muntaturiko erakusketaren osagarri da.

Gida horretan jasotako hogei liburu eta ikus-entzunezko gehienak udal Liburutegian eta Emakumearen liburutegian daude, material horiek maileguan har daitezkeelarik. Gainerakoak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko beste liburutegi batzuetan daudenez gero, liburutegien arteko maileguz eskatzeko aukera dago.

Erakusketa honen helburu nagusia material horiek ezagutaraztea eta horiek irakurtzeko aukera ematea da, gure liburutegiko dokumentuen arteko sexu-aniztasuna irekia ikusarazteko eta gai normalizatzeko, azken helburu batekin: erabiltzaileei sexuan oinarrituriko fobiak gainditu eta ezabatzeko informazioa eta prestakuntza emanez.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
14.02.25
'Al lío' konposizioa, "Martxoaren 8ko" jarduerak iragartzeko kartela

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du