Liburutegiak denboraldi berrirako jardueren programa iragarri du

05.09.23
Udal Liburutegia
Iraila honetan hasi berri dugun 2023-2024 ikasturtean zehar irakurzaletasuna sustatzeko eta kultura zabaltzeko jardueren programa

Liburutegiak irailarekin batera hasiko dugun 2023-2024 ikasturte berria irakurzaletasuna sustatzeko eta hedapen kulturaleko ekimenen egitaraua iragarri du. Haurrentzako, gazteentzako, helduentzako, familientzako zein nagusientzako ekimenak antolatzea aurreikusita du. Ekimen horiek euskaraz, gazteleraz, ingelesez nahiz frantsesez burutuko dira. Jarduera horietan guztietan izena emateko epea zabalik dago, irailaren 1etik.

Horrela, astelehenetik ostiralera burutzen diren  ekimenen artean urrian izango dira euskerako, gaztelerako, ingeleseko, frantseseko, adimen emozionaleko eta komikien helduentzako irakurketa klubetako lehenengo saioak izango dira, eta 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzako irakurketa kluba (paperean).

Bestetik, urrian hasiko dira ere larunbatetan burutzen diren ekintza hauek:

  • “Liburu Baby Kluba” 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko irakurketa klub hirueleduna (ingelesez, euskaraz eta gazteleraz), Umeak heldu batekin egongo dira.
  • “Leyendo y aprendiendo”, 0 eta 4 urte bitarteko umeei zuzendutako gaztelerako irakurketa kluba. Umeak heldu batekin egongo dira.
  • “Liburu Txiki Kluba” 3 eta 5 urte bitarteko umeei zuzenduriko ekimena. Heldu batekin joan behar dira.
  • “Liburu bat mundu bat” 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzako euskerako irakurketa kluba. Heldu batekin joan behar dira.
  • Irakurketa klub digitala tabletekin 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzat. Irakurzaletasuna suspertzea, euskarazko haur literatura eta bere egileak ezagutzea eta teknologia berrien, irakurketaren eta kulturaren arteko harremana azaltzea dira helburuak.
  • Idazketa sortzailearen gaineko tailerra, gazteleraz, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua. Bertan lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landuko da norberaren espresioa lortzeko bidean.
  • Olerki tailerra. 16 urtetik gorako olerkizaleek parte hartu ahal izango dute ekintza honetan.

Urriko asteburuetan ere izango dira ipuin kontaketako lehenengo saioak, Arratsaldean kontu kontari, (euskaraz) eta Story

Time (ingelesez). Ipuin kontaketak ikusteko plaza mugatuak izan arren ez da beharrezkoa izena ematea. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da.

Informazio gehiago lortzeko Liburutegian galdetu, biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz, whatsapp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo 943 17 92 12 telefonora deituz.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki