Mari Domingi Olentzerorekin batera izango da lehen aldiz gutun lehiaketan

11.12.23
Euskara
Ekimena herritar guztientzat zabalik dago abenduaren 28ra arte

Ermuko Udaleko Euskara Sailak Olentzerori gutun lehiaketa antolatu du aurtengoan ere. Ekimen honen helburua gure Gabonetako ikazkin ospetsuenari eskutitzak idazteko euskara erabiltzea da.

Udal liburutegian, Lobiano Kultur Gunean, Olentzeroren irudia dago, gutunak entregatzeko postontzi lanak egiten dituena. Aurten, gainera, ez da bakarrik egongo: lehen aldiz, Mari Domingi izango dugu ikazkinari laguntzen... eta badirudi geratzeko datorrela.

Euskarazko gutunen lehiaketa herritar guztientzat zabalik dago. Baldintza bakarra da, 12 urtetik gorako pertsonen kasuan, gutunak gutxienez orrialde oso bateko luzera izan beharko duela. Gutun guztiak egilearen izen-abizenekin, adinarekin, harremanetarako telefonoarekin eta helbidearekin aurkeztu beharko dira.

Gutunak Udal liburutegiko Olentzero eta Mari Domingiren postontzian entregatu ahal izango dira abenduaren 28ra arte. Ostiralean, hilak 29, gutun guztiak jasoko dira, adinaren arabera sailkatuko dira eta irabazleak aukeratuko dira. Lehiakortasuna saihesteko eta herritarren artean parte-hartzea sustatzeko, opariak zozketatu egingo dira gutun guztien egileen artean. Sari banaketa hilaren 29an egingo da, 18:00etan, Lobiano Kultur Gunean.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren