Ongaraira doazen arrapala mekanikoetako bat bi astez egongo da zerbitzuz kanpo

21.02.24
Imagen
Hirigintza
Matxuratuta dago, eskudela aldatu behar zaio eta konponketak 7.246,93 €uro kostako du

Seigarren Mendeurrena kaletik Ongaraira igotzen diren arrapala mekanikoen lau zatietako bat "matxuratutua eta zerbitzuz kanpo dago, eta bi aste inguru beharko dira konpontzeko", hirigintza eta iraunkortasun sailak jakinarazi duenez. Arrapalen bigarren zatiko mekanismoak eskudeletako bat ordeztu behar du, eta berria jartzeak 7.246, 93 euroko kostua izango du. Zenbateko horretan sartzen dira pieza berria, eskulana eta dagokion BEZa.

Matxura horren jatorria honako hau da: "ekintza bandalikoak edo okerreko erabilerak; izan ere, erabiltzaile batzuk eskudelen gainera igotzen dira edo oinak zokaloen gainean jarri eta ukitzen joaten direlako, horrek mekanismoko elementuen higadura goiztiarra eragiten duelarik (arrabolak, goma eskudelak, arraste-piezak, etab.)".

Horregatik, orain urtebete egin bezala, "udalerriaren barruan gure irisgarritasuna eta mugikortasuna ahalbidetzen duten azpiegiturak gizalegez erabiltzeko eta behar bezala erabiltzeko" deia egiten du arloak, "baita herritarren laguntza ere, erabiltzaileek elkarlanean jardun dezaten eta erabilera arduratsua egin dezaten". Eremuak arazoaz jabetzeko eta arrapalen bat geldirik egoteak sortzen dituen eragozpenak barkatzeko eskatu du".

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko