Santixauetako Padel Txapelketako izen emateak zabalik ostiralera arte

03.07.24
Imagen
Vista general de la instalación
Santixauak
Kirolak
El Sartenazo herriko klubak antolatu du txapelketa, eta uztailaren 13tik 21era bitartean jokatuko da

Santixauak 2024 gain-gainean ditugu jada, eta ohiko musika eta jai-giroko jarduerekin batera, udako hainbat kirol lehiaketa ere hastear dira. Pala zaleentzat, El Sartenazo padel talde ermuarrak 2024ko Santixauetako Txapelketa antolatu du. Izena emateko epea uztailaren 5era arte dago zabalik.

Txapelketaren seigarren edizioa uztailaren 13tik, larunbata, hilaren 21era, igandea, bitartean jokatuko da, San Pelaioko udal padel pistetan, Aritzmendi pilotalekuaren atzean. Hiru kategoriatan banatzen da lehiaketa: gizonezkoak, emakumezkoak eta bikote mistoak. Txapelketa egin ahal izateko, kategoria bakoitzean gutxienez 4 bikote beharko dira, eta gehienez 32.

Lehen partidak datorren asteburuan jokatuko dira, 09:00etatik aurrera, eta hilaren 15etik (astelehena) 19ra (ostirala), egunero, 17:00etatik aurrera. Larunbatean, hilak 20, goizeko ordutegiari helduko zaio berriro, 09:00etan, eta finalak igandean jokatuko dira, hilak 21, 10:00etan. Maila bakoitzeko bikote txapeldun eta txapeldunordeek sariak jasoko dituzte finalen ondoren, eta torneoari amaiera emateko, lunch bat egingo da parte-hartzaile guztiekin eta zozketak izango dira.

Txapelketan parte hartzeak 30 euroko kostua du bikote bakoitzeko, eta ongietorri pack bat entregatuko da. Izen-emateak Xporty plataforman egin beharko dira eta epea uztailaren 5ean amaituko da, 23:00etan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere