"Story Time" ingelesezko ipuin kontaketa saioa larunbat honetan

26.02.24
Imagen
Flyer Story Time
Udal Liburutegia
"They All Lived Happily Ever After" ipuina 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean

Ermuko Udal liburutegiak Story Time ingelesezko ipuin kontaketa zikloko saio berria antolatu du larunbat honetarako, martxoak 2.

Narrazioaren izenburua They All Lived Happily Ever After da, eta 4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago bereziki. Annie Funny ipuin kontalaria arduratuko da saioa dinamizatzeaz.

Story Time ipuin kontaketa saioen helburua irakurzaletasuna ahozko tradizioaren bidez sustatzea da, baita ingelesa modu ludiko batean ikastea ere.

Jarduera doakoa da, eta 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean. Parte hartzeko aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz https://wa.me/34943179212 helbidera edo biblioteca@udalermua.net helbidera idatziz, haurraren izen-abizenak eta adina eta harremanetarako telefono bat adieraziz. Azken datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, saioan zehar gorabeheraren bat gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan.

Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki