‘Tartean Teatroa' konpainiak ‘Kortxoaren Dilema’ taularatuko Ermua Antzokian

31.01.24
Imagen
Pio Ortiz de Pinedoren argazkia
Ermua Antzokia
Antzezpena ostialeko -otsailak 2ko- 20:30etan eta euskaraz izango da

'Tartean Teatroa' konpainiak 'Kortxoaren Dilema' tituluko antzezlana aurkeztuko du Ermua Antzokian aste honetan. Emanaldia ostiral honetan izango da -otsailaren 2an- 20:30etatik aurrera eta euskaraz eskainiko da. Nahaspila eta intriga politikoko thrillerra bi aktorerentzat, espazio bakarrean eta denbora errealean. Sarrerak 10 €uro balio dute eta aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kulturgunean edo Internet bidez Kutxabanken webgunean eta kutxazain automatikoen sarean.

Antzezlana Patxo Telleriak idatzi du eta antzezpeneko bi aktoreetako bat da, Mikel Martinezekin batera. Zuzendaria Mireia Gabilondo da. Duela gutxi estreinatu da, eta euskarazko bertsioa Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztu zen azaroaren bigarren hamabostaldian.

Sinopsia

Irakaslea (70 urte), Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiarra. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina gaixotasun tratatzeko aukera agertu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Hauen ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukua, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru honen salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da.

Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin; ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin. Gaurko egunean erabakia hartu du. Erabakiaren berri iragartzera doan unean, ezezagun bat, agertuko zaio ezustean bulegoan. Ikasle ohia da eta konpondu gabeko kontuengatik dator.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25