Trafikoan aldaketak eta murrizketak igandeko ekitaldi instituzionalagatik
ETAk eragindako biktimak eta gizarte zibila omentzeko datorren igandean Ermuan egingo den ekitaldi instituzionalak, Espainiako Errege-Erregina buru izango dutenak, politikako, epailetzako eta gizarteko hainbat ordezkari, eragile eta herritarrak bilduko ditu. Ekitaldi horretara bilduko direnen segurtasuna bermatze aldera, M. Angel Blanco kiroldegiaren eta inguruko kale eta guneetan perimetro bat jartzea erabaki da.
Herritarren Segurtasunerako Sailak hainbat aldaketa eta murrizketa ezarri ditu egun horretarako, zirkulazioari, aparkatzeari eta ibilgailuen trafikoari dagokienez. Afektazio horiek guztiak, Alkateak atzo sinatu eta zabaldutako bandoan zehazten dira, herritar guztiek ezagutu eta jakinaren gainean jartzeko. Eragin zuzena edukiko duten kaleak batez ere San Pelaio auzokoak eta inguru hurbilenekoak dira: Diputazio, Andaluzia eta Extremadura zeharbideak, Montehermoso eta San Pelaio kalea bera, baita Etxarte eta Ursolo ere. Afekzio eta murrizketen eragina arintzeko, Baldespinako markesaren parke azpiko eta BM supermerkatuko aparkalekuak, goiko aldekoak nahiz beheko zonalde itxikoak, erabiltzea proposatzen zaigu herritarroi.
Bide bakoitzaren oinean jarriko den seinaleetan zehaztuko dira murrizketa horien ordutegi zehatzak. Udaltzaingoak murrizketa horiek bertan behera utzi edo zabaldu ahal izango ditu. Dokumentuaren amaieran, herritarron laguntza eskatzen zaigu eta eskatzen da, sor daitezkeen eragozpenak ulertu eta barkatzeko.
Aldaketak eta afektaturiko kaleak:
Zirkulatzea, gelditzea edo aparkatzea debekatuta egongo da:
- Diputazio kalean, M.A.B kiroldegitik hasi eta Andaluzia zeharbidearekin bat egiten duen tokira arte.
- Extremadurako eta Andaluziako zeharbideetan.
- San Pelaio kalean, 28. zenbakitik 40. zenbakira (biak barne).
- Montehermosoko jaitsierak San Pelaio kalearen egiten duen bidegurutzean.
Gelditzea edo aparkatzea debekatuta egongo da:
- Zearkalean, 27. zenbakitik 33 zenbakira (biak barne).
- Mallabiko errepidean, M.A.B kiroldegitik Garbigunera.
Trafiko-mozketa puntualak egingo dira:
- Zearkale, Ursolo, Etxarte kaleetan eta Mallabirako errepidean.
San Pelaioko aparkalekurako sarrera-irteerak San Pelaio kaleko 13. zenbakian dagoen sarbidetik bakarrik egin ahal izango dira.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz