'El traje' antzezpena ikusgai Ermua Antzokian

20.12.23
Imagen
Ermua Antzokia
Ostiral honetan 20:30etan, Javier Gutiérrez eta Luis Bermejo aktore ospetsuekin

‘Vanía’ eta ‘Producciones Off’ ekoizleek 'El traje'antzezlana aurkeztuko dute Ermua Antzokian aste honetan, antzeztokian Javier Gutiérrez eta Luis Bermejo aktoreak bilduko dituen obran. Emanaldia ostiral honetan izango da -abenduaren 22an- 20:30etatik aurrera. Sarrerak 15 €balio dute eta aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kulturgunean, online Kutxabank entitatearen webgunean, entitatearen kutxazainen sarean eta takilan, emanaldia hasi baino lehen.

Javier Gutiérrez eta Luis Bermejo aktore ezagunak dira muntaia izugarri eta distiratsu honen protagonistak, eta, aldi berean, lurpeko interpretazio-duelu bateko partaideak. Obra Juan Cavestanyk idatzi eta zuzendu du. 70 minutu irauten ditu.

Sinopsia

Merkealdiaren lehen eguna da hiriburuko saltoki handi batzuetan. Jendea tropelean sartu da eta istripu bat izan da. Eraikinaren erraietan, segurtasun-zaindari batek negozio-gizon bat galdekatzen du, jantzi bat erostera etorri eta gertaerekin zerikusia izan omen duelakoan.

Baina zeintzuk dira gertakariak zehazki? Eta zer arrisku dute bi pertsona horiek?

Antzezpen horrek harrera ona izan du ikusleen artean, baita kritikarien artean ere.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25