Udaletxean jaiotza jarri da, Haurren Kontseiluak luzaturiko eskaera ontzat eman eta gero

21.12.17
Haurren Kontseilua
Hiri Hezitzailea
Hezkuntza
Erakundea

Ermuko udaletxean Belengo jaiotza ordezkatzen duen muntaia jarrita dago atzotik, sarreran eta, hain zuzen ere, lehenengo pisura daramaten eskaileren azpiko aldean. Jaiotza jartzea herriko alkateak erabaki du Haurren Kontseiluak faltan botatzen zutela eta jartzeko luzatu zioten idatzia jaso ondoren. Kontseiluaren azken bileran kideek mintzagai izan zuten aurtengoan Gabonetarako herria apaintzeko jarri diren argi eta apaingarriak. Ikasle gazteen iritziz jaiotza falta du Ermuak eta horrela jakinarazi zioten agintariari.

Totorikak eskutitza jaso eta gero, eskaria positibotzat jo zuen eta, bide berbera erabiliz, idatziz erantzun zien erabakitakoaren berri emateko. Carlos Totorikak esan die, jakin izan duela “guztiz gaizki iruditzen zaizuela aurten jaiotza bat bera ere jarri ez izana, eta arrazoi duzuela pentsatzen dut”. Aurrerago, eskaria kontutan eta aintzat hartuta “iritzia aldatu dudala eta jaiotza ipintzeko agindu dudala”, hori ikustera “nahi duzunean etor zaitezke zure familiarekin udaletxera”.

Jaiotza udala zabalik dagoenean bisita daiteke –goizeko 7:30etatik arratseko 3etara bitartean-. Dena den, datozen bi asteazkenetan –abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an- arratsaldez ere zabalik egongo da.

Eskutitzak bere bukaeran laguntza eta ekarpenagatik eskerrak ematen dio kontseiluari: “gainera eskerrak ematen dizkizut Orbe Kardinalaren plazan elkarbizitza hobetzeko eman diguzun laguntzagatik”. Azken desio bat erantsiz: “Ondo pasa Gabonak eta jai zoriontsuak zuretzat eta zure familiarentzat”.

Azpian eta lasterbidez pdf formatuan Haur Kontseiluan egiten dituzten lan-dinamikak laburbiltzen dituen agiria uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
14.02.25
Merkatu Plazaren erabilerak definitzeko prozesu parte-hartzailearen saioak amaitu dira

Udalak positibotzat jo du kolektiboek eta herritarrek espazioaren etorkizunaren definizioan duten inplikazioa