Urak jakinarazi du lau hilabeteko obrak hasiko dituela San Roke kaleko hornidura-sarean

21.04.23
Imagen
La imagen de archivo muestra unos operarios trabajando
Abisuak eta matxurak
Zerbitzu Teknikoa eta Brigada
Hirigintza
Gipuzkoako Urak, S.A.k datorren astean hasiko ditu Ermuko San Roke kalean edateko uraren eta saneamenduaren sareak berritzeko lanak. Obrak lau hilabetetan zehar garatuko dira

Lan horiek faseka egingo dira eta kale horretako eta bere inguruko (Santa Ana eta Sakon) ibilgailuen trafikoari, egoiliarrei eta bizilagunei eragingo diete. Horregatik, partzuergoak gure laguntza; arreta jar dezagula, eta zuhurtziaz bete ditzagula langileen jarraibideak eta nahiz seinaleen jarraibideak eskatuz.

Lehenengo fasea datorren astean hasiko da. Asteartean, hilak 25, informazio-seinaleak jarriko dira eta baita obrako etxola bat ere. Asteazkenean, hilak 26, proiektuaren I. faseari hasiera emango zaio da eta kalea moztuko da. Ondorioz, zirkulazioa aldatu beharko da eta, behin-behinean, norabide-aldaketa egingo da Sakonan. San Rokeko garajeetarako sarbidea aldatutako norabidearen arabera egin beharko da.

Gipuzkoako Urak, S.Ak bi ohar prestatu eta banatu ditu auzoko atarietan. Artxibo horiek dokumentuen beheko atalean uzten dizkizuegu. Era berean, bulego teknikoak plano bat prestatu du, eta bertan zehazten da trafikoa Santa Anatik aterako dela, ibilgailuak Sakonatik Goienkalera jaitsiz, eta hortik, Patakonia zeharbidetik Zubiaurrera eta Seigarren Mendeurreneko kalera. Hau da, ohiko norabidearen edo zentzuaren alderantzizko bidea eginda. San Roke itxita geratuko da Santa Anako 17. zenbakitik -bihurgunea hasi aurretik- eta San Roke kaleko 7. zenbakiko tartea guztian.

 

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko