XXIX. 'Ermua Hiria' literatur lehiaketak ezagutarazi ditu egile irabazleak
Ermua Hiria XXIX.Literatur Lehiaketaren oinarriek zehazten zuten edizioko narratiba lanen gaia polizia generoa izango zela. Epaimahaiak gaztelaniazko saria Meridan (Badajoz) bizi den Francisco Moreno Trinidadi eman dio, "Fábula en negro" lanarengatik.
Gaztelaniazko poesia modalitatean Doña Mencian (Kordoba) bizi den Manuel Luque Tapia jaso du saria, "Regresa a ti" lanarengatik.
Euskarazko narratiba modalitatean Bilbon bizilekua duen Imanol Etxebarria Intxaurragari eman diote saria, "Madariaga 39" lanagatik.
Hizkuntza horretan, epaimahaiak Donostiako MariJosxe Azurtza Sorrondegi idazleari poesia saria eman dio "Ikaratik kuraiara" lanagatik.
Modalitate bakoitzeko saria 500 €koa da
Lanak irakurtzeko saka lasterbidearen gainean.
Aurtengo edizioan 68 kontakizun (19 emakume eta 49 gizon) eta 94 olerki (26 emakume eta 68 gizon) aurkeztu dira, gaztelaniazko narratiba modalitatean.
Euskaraz 10 narrazio (3 emakume eta 7 gizon) eta 9 poesia konposizio (6 emakume eta 3 gizon) jaso dira.
Parte-hartzaileen % 99ek posta elektronikoa erabili du lanak bidaltzeko.
Gaztelaniazko narratiba lanen epaimahaia Slawomira Grabowskak (Ermuko Udal Liburutegiak antolatutako ingelesezko eta euskerazko irakurketa klubetako dinamizatzailea) Fernando Morillok (idazlea eta gaztetxoentzako irakurketa klub digitaleko dinamizatzaliea) eta Uxuri Postigok(Udal Liburutegia) osatu dute. Gaztelaniazko poesia epaimahaia Fernando Morillok, Maite Lorenzok (aktoresa eta Olerki tailerraren dinamizatzailea), eta José Miguel Fernándezek (Udal Liburutegia) osatu dute.
Euskarazko lanak baloratzeko epaimahaia Fernando Aranberrik (Euskara teknikaria), Kepa Antziak eta Amaia Rementeriak IES Ermua BHIko irakasleak) eta Sara Gagok (Udal Liburutegia) osatu dute.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki