Yael Martinez ermuarra, Espainiako Txapelduna Taekwondoko tul modalitatean

05.02.24
Imagen
Yael Martinez con la medalla de oro y de plata del Campeonato de España
Kirolak
Herriko kirolaria bere kategoriako onena izan da tul (formak) atalean, eta bigarren postua lortu du borrokan

ITF Taekwondoko Gups Espainiako Txapelketa ospatu da asteburu honetan Alacanteko Vila Joiosa herrian. Bertan, Yael Martinez ermuarra izan da bere kategoriako txapelduna tul modalitatean (formak). Alor horretako garaipenaz gain, 17 urteko kirolaria txapeldunorde izan da borroka-modalitatean.

600 parte-hartzaile inguru bildu dira Txapelketan, estatu osoko Taekwondoko akademiak ordezkatuz. Yael Martinez Barakaldoko Taekwondo eskolako kidea da, eta oso leku onean utzi du akademia Nahuel bere taldekidearekin batera. Azken horrek ere zilarrezko domina lortu du bere kategorian borroka modalitatean.

Ermuarra tul modalitatean Espainiako Txapelduna da larunbatetik. Tul edo formak, bakarkako alegiazko borroka egiteko modalitate bat da, eta parte-hartzaileak pertsona baten edo gehiagoren aurka arituko balitz bezala jokatzen du, Taekwondo ITFn (Taekwondoko Nazioarteko Federazioa) ezarritako arauen arabera. Hogeita hamar bat oinarrizko forma edo mugimendu izaten dira, eta eraso- edo defentsa-teknikak irudikatzen dituzte sekuentzia nahasi eta logiko batean. Izenak, mugimendu kopuruak eta forma bakoitzaren diagramak Koreako historiaren espiritua, mitoak, heroiak eta gertaerak sinbolizatzen dituzte.

Borroka-modalitateari dagokionez, Yael Martinezek bigarren postua eta txapeldunorde titulua lortu ditu. Bertan, sokarik eta muga fisikorik gabeko lauki batean aritzen dira bi parte-hartzaileak. Gorputzaren aurrealdea, gerritik lepoaren behealdera, eta burua bakarrik jo daitezke, eta etsaiari bizkarrean edo buruaren atzealdean nahita kolpatzea zigortu egiten da.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere