'Yllana' k 'Trash!' aurkeztuko du Antzokian, irudimenaren eta umorearen ikuskizuna

‘Yllana’ taldeak 'Trash!' antzezlana aurkeztuko du Ermua Antzokian ostiralean, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera. Sarrerak 12 euro balio du eta aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken eta bere orotariko kutxazain sarean edo leihatilan, emanaldia hasi baino lehenagora artean.
Trash! ikuskizun musikala da, publikoa birziklatzeak eta planetarekin konprometitutako bizimodu osasungarri bat eramateak duen garrantziaz kontzientziatzea nahi duena. Helburua da bertaratutako ikusleei gogoeta eragitea gure gizarteak duen gehiegizko kontsumismoaren inguruan. Irudimen handiko lau langilek erabilera berriak ematen dizkiete bertara iristen diren hondakinei. Bigarren aukera eta erabilera bat emango diete aterkiei, pilotei, erreminta-kutxei edo butano-bonbonei ematen, besteak beste, transformatu egiten dituzte eta asmamenez eta umorez betetako musika-zenbaki ikusgarrietan erabiltzen dituzte. Energiaz beteriko show honetan perkusioa, mugimendua eta umorea dira osagai nagusiak.
Ikuskizuna Yllanak eta Tötemek ekoitzi dute, eta partaide dira Bruno Alves, Gorka González, Frank Rodríguez eta Miguel Angel Pareja kideak.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean