Zabalik dago Udal liburutegi berritua

08.04.24
Imagen
Espacio de estudio de la biblioteca | Liburutegiko ikasketa gunea
Udal Liburutegia
Teresa Murga eraikineko instalazio berriak herritarrentzat eskuragarri daude jada

Ermuko Udal liburutegiak bere ibilbidearen atal berri bat hasi du gaur astelehena, apirilak 8. Zerbitzuak 35 urte betetzen ditu aurten, eta ospakizun horrekin batera, erabiltzaile guztientzako instalazio moderno, berritu, argitsu eta irisgarriak estreinatu ditu. Hainbat hilabetetako berritze lanen ondoren, liburutegiak Teresa Murgan eskainiko ditu berriro bere zerbitzuak, egungo gizarteak planteatzen dituen behar eta erronka berriei erantzunez.

Liburutegi berriko lehenengo solairua haur eta gazteentzako eta, oro har, irakurleentzako da; izan ere, "bebeteka" gela bat (0-4 urte), haurrentzako irakurketa-gunea (5-11) eta gazteentzako gunea (12-16) ditu. Haur-gazte literatura zein helduentzako irakurketak solairu honetan aurkitu ahal dira, momentuan bertan irakurtzeko edo maileguan eramateko.

Bigarren solairuari dagokionez, bere funtzionalitate nagusia ikastekoa da. Mahai luzeak ditu, entxufeekin, ikasteko asmoz gerturatzen diren pertsonentzat, baita mahai altuak ere, eta gela itxiak 2, 4 edo pertsona gehiagoko taldeetan lan egiteko. Solairu honetako funts bibliografikoa teknikoagoa da, gai zehatzagoei buruzko materialekin. Hemeroteka gune bat ere badu aldizkariak eta prentsa irakurri ahal izateko. Automailegurako puntu bat ere eskuragarri dago bertan, materialak hartu ahal izateko lehiatilatik pasatu gabe, liburutegiko txartela formatu fisikoan zein digitalean erabiliz (NIK-Patrika digitala).

Bestalde, hirugarren solairuan, Udal Euskaltegia kokatzen den gune berean, areto ezberdinak gaitu dira mota desberdinetako tailerrak eta ekimenak burutu ahal izateko.

Solairu guztiak irisgarriak dira hall nagusitik, bai eskailerekin, bai liburutegi barruraino iristen den igogailu batekin. Hall horretan janaria eta edaria erosteko makinak jarri dira, baita pantaila handi bat duen erakusketa ere, duela 35 urte zerbitzua ireki zenean liburutegiko erabiltzaileek esandakoak ikusi eta entzuteko, duela 25 urte egungo eraikinera "aldatu" ondoren, eta Teresa Murgari egindako elkarrizketa bat.

Liburutegiaren ordutegia 09:00etatik 20:00etara da astelehenetik ostiralera, eta 09:30etik 13:30era larunbatetan.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki