Zubiaurren goialdeko aparkalekuaren obrak -Zerukoako 09. sektorean- azken fasean daude

11.08.23
Imagen
Estado de la zona y de la obra
Hirigintza
Bukatutakoan lur gaineko eta aire zabaleko 67 plazako aparkaleku bat izango dugu

Zubiaurre kalearen goiko aldean egiten ari diren aparkalekuko obrak -50. eta 52. zenbakien aurrean eta Zerukoa auzoaren sarreran- azken fasean sartu dira. Haren amaiera eta irekiera gero eta hurbilago daude. Aste honetan, oinezkoentzako zein igogailurako sarbide-etxolak iragazgaizte lanean ibili dira eta urbanizazioko hainbat erremate ere egin dira. Hiri-altzariak (bankuak, farolak, paperontziak, eta abar) dagoeneko jarrita daude. Lorategiek edo parterreek badute lurra, eta laster egokitu eta landatuko dira landare-espezieak.

Autobus geltokia ere oso aurreratuta dago. Egitura muntatuta dago, eta bidaiariak hartzeko edo uzteko lekua ere prest. Dagoeneko margotu dira leku erreserba erakusten duten bide-marrak. Eraikuntza-obra guztiak amaitu ondoren, urbanizazio berri bat eta lur gaineko eta aire zabaleko 67 plazako aparkaleku berri bat izango ditugu.

Higiezinen zerbitzuetako enpresa batek gain hartu du garaje itxien eta zorupeko trastelekuen sustapenari eta salmenta, horiei buruzko informazioa emanez.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko