Zure dendako errotulazioa eta irudia, euskaraz
Ermuko Udaleko Euskara Sailak gogorarazten du zabalik dagoela oraindik errotuluak euskaraz edo euskaraz eta gaztelaniaz jartzeko diru-laguntzen deialdia. Ekimen honen helburua gure herriko saltoki, ostalaritza eta era guztietako zerbitzuen kanpoko eta barruko hizkuntza-paisaian euskararen presentzia bultzatzea da. Laguntza-lerroak 4.000 euroko aurrekontu-zuzkidura du.
Diru-laguntzak errotuluak, olanak, ibilgailu komertzialak, web orria edo markaren hizkuntza-paisaiarekin lotutako beste elementu batzuk instalatzen edo ordezkatzen dituzten Ermuko establezimenduen titularrei zuzenduta daude, baldin eta testua euskaraz edo euskaraz edo gaztelaniaz badago. Ezingo dute laguntzarik jaso gramatika- edo ortografia-akatsak dituzten testuek, ez eta izen propioak, toponimoak, akronimoak edo abizenak soilik dituzten errotuluek eta elementuek ere.
Kanpoko errotuluei (olanak, biniloak, pertsianak, ibilgailuak, euskarriak) %50eko dirulaguntza emango zaie, gehienez 360 eurokoa euskaraz badira, eta %30ekoa, gehienez 180 eurokoa euskaraz eta gaztelaniaz badira. Irudi korporatiboko elementuek ere (establezimenduen barne-errotulazioa, gutun-azalak, txartelak, gutunak, poltsak, etab.) urtean 360 euroko dirulaguntza jasoko dute gehienez, eta webguneek, berriz, 450 eurorainokoa.
Testuak egokiak eta/edo zuzenak direla bermatzeko, eta deialdiarekin zerikusia duen beste edozertarako, establezimenduek euskara@udalermua.net helbide elektronikora edo 943 17 91 47 telefono-zenbakira jo dezakete aldez aurretik.
Deialdi honetarako eskabideak Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoan aurkeztu ahal izango dira azaroaren 29ra arte.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren