"Zure erritmo horrekin ibilkeran, arritmiak eragiten dizkidazu bihotzean!"

31.03.23
Euskara
Koldo Aranberria ermuarrak irabazi du euskarazko piropo lehiaketaren XVI. edizioa

156 pertsonak parte hartu dute Ermuko Udaleko Euskara Sailak antolatutako Piropo Lehiaketan. Ekimenaren XVI. edizioak helduen 27 proposamen, 14 eta 17 urte arteko gaztetxoen 14 piropo eta 7-13 urteko haurren 115 lan jaso ditu, herriko ikastetxeen bultzadari esker.

Zure erritmo horrekin ibilkeran, arritmiak eragiten dizkidazu bihotzean!  izan da garaile hamaseigarren edizio honetako helduen kategorian. Koldo Aranberria ermuarra da piropoaren egilea, eta Donostiako La Perla talasoterapia zentroan bi lagunentzako zirkuitu batez eta degustazio menuaz gozatzeko aukera izango du.

14 eta 17 urte bitarteko gazteen kategorian, Ane Miren Gomez ermuarrak idatzi du Zure ezpainak une oro ukitzen dituen haizea izan nahi nuke piropoa. Obra horri esker, 80 euroko balioa duen erosketa-txeke bat lortu du, Ermuko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteko (EMOE) kide diren establezimenduetan trukatu ahal izateko.

Azkenik, haurren kategoriako saria (14 urtetik beherakoak) Galder Garabal ermuarrari eman zaio Bonboi kaxa bat ekarri dizut, zu bakarrik ez egoteko lanagatik. Garabalek 50 euroko erosketa txekea lortu du tokiko establezimenduetan erabiltzeko.

Honako piropoek, saririk lortu ez arren, balorazio onak izan dituzte epaimahaikideen aldetik:

  • Gaur eguna iluna, euritsua eta hotza, zurekin eguna beti motza
  • Bi izan, bi hazi, bi bizi eta elkarrekin bat senti
  • Zurekin denbora izatea da askatasunetik gertuen nagoen momentua
  • Benetako piropoa zurekin bizitza elkarbanatzea da
  • Nire zerua argitzen duen izarra zara
  • Biderik ilunena zure begiekin argituko zenuke

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren