Udal kirol instalazioen erabilera arautzeko ordenantza

Ermua Kirolak Ermuko Udaleko kirol unitatea da. Herritar guztientzako bizimodu aktibo eta osasungarriak sustatzea du helburu nagusia. Araudi berri honen xedea da Ermuko Udalaren kirol instalazioen erabilera eta antolatzen diren jardueren araubidea zehaztea. Edozein pertsonak erabili ahal izango ditu udal instalazioak, araudi honen arabera erabiltzen baditu, eta, hala badagokio, dagozkion tasa edo prezio publikoak ordaindu ondoren. Halaber, instalazio horien erabilera eta diziplina araubidea arautzea du xede.

Une honetan herritarren partaidetzara zabaltzen da prozesu hau, eta, hortaz, Ermuko herritarrek aukera izango dute kirol zerbitzuak arautzen dituen testuari ekarpenak egiteko.

Ermua Kirolakek idatzitako ordenantza-proposamena kontsulta daiteke, zerbitzuari buruzko testua sakon irakurtzeko eta, ondoren, galdetegian parte hartu ahal izateko, ideia berriak, aldaketa-proposamenak edo ordenantzarekin zerikusia duen edozein ekarpen eginez.

Parte hartu ezazu!

Online galdetegia

Imagen
Helburuak

Gaur egun indarrean dagoen Udal kirol instalazioen erabilera arautzeko ordenantza eguneratzea eta egungo beharretara egokitzea.

Parte-hartzaileak
 
Edozein pertsonak parte hartu dezake prozesuan, baina bereziki Udal kirol instalazioak erabiltzen dituztenei zuzendutako galdetegia da, euren beharrak eta ideiak hobeto ezagutzeko.
 
Parte hartzeko bideak
 
Zure ekarpenak egin ahal izateko, honako online galdetegia jarri da abian.
 
Galdetegia 2025eko urtarrilaren 21eko 23:59ak arte egongo da zabalik.
 
Emaitzak
Galdetegia zabalik dago oraindik.

 

Formulario

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere