Euskera sailak astelehenean irekiko du euskara ikasteagatiko diru-laguntzen deialdia
Ikasturte berria hasi aurretik, ohikoa izaten den legez, Ermuko Euskara Sailak aurreko bi urtetan euskara ikasten ibili direnentzako diru-laguntzen deialdia zabalduko du.Diru-laguntza hori ohiko ikastaroaren bat edota udako nahiz neguko barnetegiren egin duten ermuarrei emango zaie. Nolanahi ere, laguntza hori jasotzeko eskabide ereduab aurkeztu beharko da Abiapuntuko bulegoetan (Komentukoa, 3ko etxabean), hori egiteko epea irailaren 23an amaitzen delarik. Interesdunek aurkeztu beharreko agiriak ondokoak dira: eskabide orria, euskaltegi edo ikastegiak luzatutako ziurtagiria eta hurrengo ikasturterako matrikula ordaindu izanaren originala.
Diru-laguntza jaso nahi dutenek ondoko baldintzak bete beharko dituzte: Ermuan erroldatuta izatea, eskola orduen %90era joan izana eta eginiko ikastaroa gainditu edo horri aprobetxamendua atera izatea; eta ikas prozesuari amaiera ematen ez bazaio horrekin aurrera jarraitzea. Udako barnegiak egin dituztenei 60,10 euro emango zaie eta ohiko ikastaroetako ikasleei, kasurik gehienetan, ordaindutako matrikularen %50a. Nolanahi ere, hainbat herritarrek matrikularen %75a eskatzeko aukera izanen dute, bakoitzaren egoera eta baldintza sozial, familia eta ekonomikoen arabera.
Deialdiaren berri zehatza izateko:oinarriak eta eskabide orria, eta abar, ikus beheko informazio gehiagoko lasterbidea.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren