Gailu mekanikoetako matxura eta gorabeherak

13.02.14
Abisuak eta matxurak

Lan eta Zerbitzuetako udal Lantaldeak ezagutzera eman duenez auzoen arteko irisgarritasuna eta altuerei aurre egiteko ditugun elementu mekaniko zenbaitek gorabeherak izan dituzte. Izan ere bi matxura gertatu dira Zerukoa auzora igotzen duten eskailera mekanikoetan eta Ongarai gainera igotzen duten arrapalen zati batean. Bi gorabeherek koordinatu eta atenditu dira.

Zerukoa auzoko eskailera

Aurreko asteko ostiralean jakin izan genuen Zerukoa auzoko eskailera mekanikoaren maila bat behera etorrita zegoela eta arrazoi horregatik mekanismoa geldirik eta zerbitzurik gabe. Matxura mailari eusten –jasotzen eta tolesten- zuen gurpilean kokatzen zen, apurtuta baitzegoen.

Ongaraiko arrapala

Ongarai auzora igotzen duen arrapala mekanikoaren hirugarren zatia matxuratu eta zerbitzuz kanpo egon da baita ere. Arazoaren mamia elektrikoa zen., zeinak mekanismoa geldiarazi zuena.

Matxurak konpontzeko bi kasuetan koadro elektrikoak ireki eta barnean ibiltzea beharrezkoa zenez, segurtasuna bermatze aldera, ez zen egin euria botatzen gelditu gabe egon zenez kontaktu elektrikoak jasateko zegoen arriskua altua baitzen.

Atzokoan, eguraldiak hobera egin eta ateri egon zenez, aldatu beharreko piezak ordeztu eta matxura konpondu egin zuten teknikariek, hurrenez hurren. Gorabehera gehiagorik izan ez zenez, mekanismoak jada funtzionatzen utzi dira.

Lotutako albisteak

Imagen
15.11.24
Irisgarritasun-elementu mekanikoetan ditugu matxuren egoera

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du
Imagen
24.10.24
Orkatz gazte bat jaso dugu Ermuko kaleetan

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia
Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea