Berano-Errekaldeko igerilekua, larunbatera arte itxita
Berano-Errekaldeko igerileku naturala gaurtik larunbatera bitartean itxita egongo da osasun arrazoiak direla eta. Badirudi bainurako gunea baino zertxobait gorago, Mallabin, orkatz baten gorpua agertu dela uretan. Herritar batek eman dio abisua Udalari, eta arduradunek lehenbailehen hustu dute igerilekua.
Mantentze lanetaz arduratzen diren langileek azaldu dutenez, hiru egunez ezin izango da igerilekuan bainatu, Osasun Sailaren gomendioz. Beraz, larunbatean irekiko ditu berriro ateak.
Segurtasuna lehenengo
Berano-Errekaldeko igerileku naturalak urtero izaten du segurtasunerako beharrezko materiala. Desfibriladore bat ere badute sorosleek, zoritxarrez norbaitek hura erabiltzea beharko balu.
Uraren maila 20 zentimetrotik 200 zentrimetrorainokoa da punturik sakonenean. Instalazioetan komun kimiko bat, bi aldagela, zaborrontziak, iturri bat, mahaiak eta erretegiak ere aurki daitezke.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea