Bandalismoa eta ondasun publikoan kalteak eragiteagatiko salaketa jarri da Ertzaintzan

12.06.20
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udalak salaketa jarri du Eibarko Ertzain-etxean, larunbatetik iganderako goizaldean –ekainaren 6tik 7ra– gazte talde batek aerosol pintura beltz eta gorria erabilita Orbe Kardinalaren plazan pintadak egiteagatik eta ondasun publikoetan egindako kalteengatik. Jokabidea ekintza bandalikotzat jo da. Ertzaintzak gertatutakoa ikertuko du eta egileak nor izan diren argitzen saiatuko. Ikerketak positiboak badira eta egileak identifikatu badaitezke, auzibidez erreklamatuko zaizkie kalteen konponketaren kostuak.

Pintadak goizeko 4:00etan egin ziren espazio horretan berriztatzen ari diren kioskoan, obra-etxolan eta frontoiaren alboko horman. Zehazki, kioskoan ''Make Police afraid again'' esaldia eta ''a'' hizki bat margotu zituzten zirkulu baten barruan (anarkiaren ikurra). Ikur hori baita obraren etxolan; eta frontoiaren alboko horman ere margotu zuten, ''Kaosa'' eta ''Barricadas y besitos'' hitzekin batera.

Kioskoak jasan du kalterik handiena. Orain, teknikariak komenigarriena zer den aztertzen ari dira: pintura altxatzea edo kaltetutako baldosak aldatzea. Bi irtenbideetako edozeinek lana eta gastua eskatuko ditu, proiektuaren amaiera luzatzeaz gain.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz