Airearen kalitateari buruzko datuak, zure eskura

21.07.20
Hirigintza

Ermuko Udalak airearen datuak neurtzeko estazio berria jarri du Okin Zurin

Ermuko Udalaren webguneak duela egun batzuetatik hona atal berri bat eskaintzen du, non herritarrek airearen kalitateari buruzko datuak kontsultatu ahal izango dituzten. Herriak datuak neurtzeko hiru estazio ditu dagoeneko, Kaltxangon eta San Lorentzo ikastetxearen inguruan daudenei puntu berri bat gehitu baitzaie orain Okin Zurin.

Webgune korporatiboaren portadatik bertatik, airearen kalitatearen egungo egoera kontsultatu ahal izango dugu hiru ingurumen-estazioetan, bai eta datu sakonak lortu ere, tokiko E-Lon enpresak garatutako aplikazio baten bidez.

Aplikazioak hainbat parametro eskaintzen ditu, Osasunaren Mundu Erakundeak zehaztutakoak, airearen kalitatea ona den edo ez zehazten dutenak. Hona hemen adierazleak:

  • Ozonoa (O3): elementu hau atmosferaren beheko aldean sortzen da, nitrogeno oxidoen (NOx) eta konposatu organiko lurrunkorren (KOL) artean, eguzki-beroa eta -argia daudenean. Arnasteko arazoak sor ditzake.
  • Sufre dioxidoa: sufre eta petrolio ugari duten erregaiak erretzean sortzen da. Sortze iturri nagusiak prozesu industrialak eta mineralen bidezko metalen erauzketa dira. Osasunerako ondorio kaltegarriak izan ditzake, hala nola arnasketa-arazoak, proteinen metabolismoaren alterazioa, buruko mina eta antsietatea, baita euri azidoa eragin ere.
  • Nitrogeno dioxidoa: tenperatura altuko errekuntzen ondorioz sortzen da, eta trafikoa da sortze-iturri nagusietako bat. Osasunean dituen eraginak arnasbideen hanturaren, organo nagusien eta immunologia- eta zirkulazio-sistemaren eraginez nabaritzen dira.
  • PM2.5 eta PM10: partikula horiek dira, nitrogeno oxidoekin batera, kutsatzaile kaltegarrienak; izan ere, tamaina txikia dutenez, erraz sartzen dira arnas sisteman.

Gainera, karbono monoxidoari eta P1.0 elementuari buruzko datuak ere ematen dira, bai eta atal bakoitzean parametro normalak zein diren ere. Informazio hori guztia udalaren web orriko ezkerreko zutabean kontsulta daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko