Udaltzaingoak eskola-garraioaren baldintzak betetzen direla egiaztatu ditu

09.09.20
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzaingoak eskola-garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina berezia hasi du aste honetan, zerbitzu hori eskaintzen duten enpresek legezko baldintza guztiak betetzen dituztela eta ikasle ermuarrak seguru bidaiatzen dutela bermatzeko.

Udaltzain agenteek arreta berezia jartzen dute autobusen egoeran eta kontserbazioan; izan ere, autobusek indarrean dituzte ikuskapen teknikoa, aseguru-polizak eta gidarien gaikuntza profesionalari erreparatuz, besteak beste.

Agenteek egiaztatu dute ibilgailuek eta ikastetxeetara doazen ikasleek eta laguntzaileek segurtasun-araudi osoa betetzen dutela. Lege horrek ezartzen du, besteak beste, adingabeek behar bezala kualifikatutako pertsona heldu baten laguntza izan behar dutela.

Udaltzaingoak ikuskapen horiek mantenduko, eta baimenak eta dokumentazioa zerbitzua emateko egokiak direla egiaztatzen jarraituko du.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz