Txirrindularien itzuliak eragingo dituen afekzioak
Espainiako Itzulia bihar hasiko da eta bere lehen etapa Irundik irten eta Eibarren (Arrate) amaituko da 173 kilometro egin ondoren. Lasterketak trafikoari eragingo dio ibilbidea zeharkatzen duen herrietan zehar. Debabarrenerako aurreikusita dauden afekzioek eta, batez ere, Eibarkoek ermuarroi eragingo digute, eta, beraz, kontuan hartzea komeni zaigu.
Herritarren Segurtasunerako Sailak errefortzu neurri batzuk ezarri ditu iritsiko den kirol proba horretan laguntzeko. Hiru panel elebidun jarri ditu –AP-8ko irteerako biribilgunean, Uretamendiko lotunean, Uretamenditik Areitio eta Zaldibarko irteeran, eta Eitzagako irteeran, Eibarko saihesbidearekin bat egiten den loturan–, horietan jakinarazten da ibilgailuen zirkulazioa Eibarren 16:00etatik 18:00etara eten egingo dela eta errepidea itxita mantenduko. Udaltzainek arreta berezia jarriko dute ekitaldiak eragin ditzakeen auto-ilaretan, etabehar duten laguntza eta informazioa emango diete gidariei. Eta kartel horiek kenduko dituzte pasabidea irekita dagoela egiaztatzen dutenean.
Jarraian, lehen etapa horretako dokumentazioa pdf formatuan utziko dizuegu, ‘La vuelta 2020’ liburutik laburtua.
Lotutako albisteak

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz