Identifikatu dira bandalismo-ekintzen ustezko egileak, zeinak hiri-altzarietan eta Gabonetako argietan kalteak eragin dituztenak

21.12.21
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko Udaltzaingoak amaitu ditu hiru aste lehenago udalerriko hainbat tokitan ekintza bandalikoak egin zituzten pertsonak identifikatzeko ikerketak, eta salaketa jarri du Eibarko Ertzaintzan, ondasun materialetan izandako kalte eta txikizioengatik. Tokiko agenteek dokumentazioa eta eginbideak aurkeztu dituzte Durangoko Instrukzioko Epaitegira eramateko. Epaitegi horrek ebatzi eta ezarriko du gertakarietan parte hartu duten pertsona bakoitzaren ustezko erantzukizun-maila ere. Eragindako kalteak milaka eurotan baloratu dira.

Abenduaren 3tik 4rako gauean, pertsona talde batek Zubiaurre kaleko gaztainak saltzeko kioskoa eraitsi zuen. Ondoren, plazan jarritako eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) alokatutako Gabonetako apaingarriei heldu zieten, egituran kalteak eraginez. Hartza eta argitutako opari-paketeetan kalteak izan ziren. Ekintza bandaliko horrek Kaltxango plazatxoko Gabonetako zuhaitzean amaitu zuen bere ibilbidea, zeina makurtuta eta zintzilik geratu baitzen hari eusten zioten kableetatik. Argi-elementu horrek metalezko egituraren zati bat kaltetu zuen, eta aluminiozko pieza tolestu batzuk ordezkatu behar izan zituzten. Zuhaitza konpondu ondoren, piztu ahal izan da berriro.

Hartza eta plazako argidun paketeak aldiz, ezin izan dira konpondu, eta horren ordez, zaldi kulunkari bat eta tren bat jarri dira, udalaren kontura.

Lotutako albisteak

Imagen
20.12.24
Gabonetako ordutegi bereziak udal instalazioetan

Zerbitzu gehienek ordutegiak moldatuko dituzte datozen jai-egunak tarteko, eta ostiral honetan 12:00etan etengo dute jarduna
Imagen
02.12.24
Mugikortasun urriko pertsonek aparkatzeko txartelak behar bezala erabiltzen dituztela kontrolatzeko kanpaina

Hilabete batean 9 txartel erretiratu dira Ermuan, hainbat irregulartasun izan direlako tartean
Imagen
26.11.24
Ermuko Udaltzaingoaren ibilgailu guztiak jada %100 elektrikoak dira

Herritarren Segurtasunak bi motor erosi berri ditu, %100eko flota jasangarri baterako trantsizioa osatuz