Aurtengo ‘Ezekiel Etxebarria’ saria Artur Laperla autorearentzat, 'Superpatata' komikiagatik

05.05.22
Euskara

Ermuko Udalak herriko ''Ezekiel Etxebarria'' saria ematen dio urtero udal liburutegian gehien eskatu eta irakurri den euskarazko liburuaren autoreari. Aurten sari hori Artur Laperlaren ''Superpatata'' komikiari egokitu zaio, zeina Esther López Epeldek euskaratu duen. Sariaren hamalau edizioetan bi aldiz baino ez zaio eman haur literaturako liburu bati eta bi aldiz itzulitako testu bati. Azken edizio honetan bi alderdi azpimarratu dira: batetik, itzultzaileen ekarpen izugarria eta, bestetik, haur literaturaren balioa.

Aste honetako asteartean -maiatzaren 3an- Sallabente ikastetxeko ikasleek zuzeneko solasaldia izan zuten Artur Laperla idazlearekin eta Esther López itzultzailearekin. Ikasle taldeak ''Superpata'' lanaren xehetasunak, super heroiaren jatorria, komikigintza eta itzulpen lanaren zirrikitu guztiak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Ikasleek galdera ugari egin zituzten eta beraiek eman zieten saria lan irabazlearen egileari eta itzultzaileari. Lehen Hezkuntzako ikasle horiek izan ziren bai edizioaren bai topaketaren benetako protagonistak, eta egilearen eta irakurlearen arteko zubia.

Azpimarratzekoa da irakurleak direla saria ematen dutenak, bai eta ikastetxeen eta udal liburutegiaren elkarlana ere, gaztetxoen artean irakurzaletasuna piztu eta sustatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren