Betiondoko aldagela zaharrak eta etxola hilabete honetan eraitsiko dira
Bihar hasiko dira teilatuko zuntz-zementua (uralita) kentzeko lanak
Udaleko hiri-eremuak jakitera eman duenez, bihar hasiko dira Betiondo ditugun futbol-zelaiko aldagela eta calva pista zaharrak eraitsi aurreko lanak. Bi azpiegiturak aspalditik ez dira erabiltzen, bakoitza bere modalitateko disziplinan hainbat urtez afizionatuen lehiaketak hartu zituztelarik. Bi eraikuntza horiek aldez aurretik tratamendu berezia behar duten elementuak dituzte, erretiratu eta birziklatu ahal izateko.
Bai aldagelek, bai calva jokoaren etxolak zuntz-zementua dute estalkian. Material hori osasunerako kaltegarria da hautsi eta xurgatuz gero, eta, beraz, arriskutsutzat jotzen da. Horregatik, enpresa espezializatu eta homologatu batek material hori desmuntatu eta erretiratuko du, ezarritako protokoloei jarraituta prozesu horretan langileen segurtasuna bermatzeko. Zuntz-zementua desmuntatu ondoren, bildu egingo dute, baimendutako zabortegi batera eramanez kudeatu dezaten.
Era berean, aldagelen eraikinak gasolio-depositua ere badu, atera eta erretiratu beharrekoa. Lan horiek amaitu ondoren, bi eraikinak eraitsiko dira. Aldez aurreko lanak astebetean egingo direla aurreikusi da. Ondoren, eraisteari ekingo zaio, hondakinak jasoaz. Guzti hori, uztaila honetan egitea aurreikusita dago.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko