Igerileku txikirako ez da erreserbarik behar; sauna eta lurrun-bainuan edukiera gehitu

10.10.22
Kirolak

Ermua Kirolakek bi abisu eman berri dizkigu M. Angel Blanco kiroldegiko instalazioetako erabiltzaileoi. Pandemian beharrezkoak eta aplikagarriak ziren erabilera- eta edukiera-mugak kendu edo arindu du. Urritik, udal kiroldegiko igerileku txikia erabil dezakegu, aldez aurretik erreserbarik egin gabe. Hau da, modu librean erabili dezakegu, pandemia aurretik bezala.

Hala ere, kontuan izan behar dugu astelehenetik ostegunera Igeriketa Haur Eskolak ontzi hori erabiltzen duela hainbat ikastarorako. Hain zuzen ere, hiruhileko honetako astearte eta ostegunetan igerilekua 17:00etatik 17:30era erreserbatua dute. Eguneko gainerako orduetan, espazio hori libre erabili dezakegu eta guztion gozamenerako.

Bestalde, sauna eta lurrun-bainuaren zerbitzuari dagokionez, esan behar da edukiera berriz ere 6 pertsonara bueltatu dela, hortaz jada ez dago banaka erabili beharrik pandemian egin bezala. Hori bai, kasu honetan aldez aurretik erreserba egin behar da.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere