Bizkaia Etorbideko 17. eraikina eraisteko lanak hasi dira

16.06.23
Imagen
Primeras tareas para derribarlo
Hirigintza
Harrizko eraikin hori eraisteko lanak gaur hasi dira, pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko perimetroa itxi ondoren

Gaur eta bihar eraitsiko da harrizko eraikin hori, A-06 Kaltxango izeneko eremu horretan bere ordez eraikiko dena berriari leku egiteko. Eraispen lana Mallabiko Jon hondeaketa lanak izeneko enpresa egiten ari da, pintza duen garabi batekin. Langileek urez igurzten dituzte behera botatzen diren hormak eta zatiak. Ondoren, hondakinak kentzeko lanak hasiko dira, zeintzuek larunbatean jarraituko duten.

Lan horiek kontuan hartu beharreko hainbat afekzioak dituzte. Garrantzitsuenak honako hauek dira: oinezkook moztuta izango dugula Bizkaia etorbidearen 13 eta Lomi-power unitateko igogailu berriaren arteko tartea. Seinaleztapen berezia jarrita dago zonaldean, Bizkaibuseko kioskoaren ondoan. Era berean, Zearkalea eta Bizkaia Hiribidea lotzen dituen zebra-bidea, Ibarrondoko farmaziatik 17 eraikin zaharraren espaloira (Kaltxango) doana, itxita egongo da lanek irauten duten bitartean.

Aukera hainbat

Ibilgailuentzako afekzioak ere bi izango dira; ur-deposituetarako igoera (Joxio bidea) aldizka moztuko da, makinen beharren arabera. Era berean, Areitioko jaitsieraren azken zatian eta Kaltxango biribilgunean seinaledun langileak egongo dira trafikoa erregulatzeko.

Lomi-powereko bizitegi-etxebizitza berrietan bizi direnek edo erabiltzaile izan daitezkeenek Ermua-Bilbo noranzkoko erreiaren eskuineko espaloitik eta goiko aldeko oinezkoen pasabidetik sartu eta irten beharko dute. Astelehenean behin-behineko zebra-bide bat jarriko da igogailu berriaren aurrean. Igogailu hori datozen egunetan jarriko da martxan, inguruko irisgarritasuna errazteko eta hobetzeko.

 

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko