Errepide mozketa Aldapa kalean maiatzaren 30ean, asteartea

Ermuko Udala oinezkoentzako pasabide berri bat prestatzen ari da Ongarai auzorako igoeran. Aldapa kaleko 3. zenbakiaren parean dago pasabide hori, eta bihar, maiatzaren 30ean, asteartea, zati berria asfaltatuko da. Hori dela eta, trafikoan aldaketak egongo dira goizean zehar.
Ongaraira igotzeko aldapa txandakako pasabide bidez kontrolatuko da; Aldapa kalearen kasuan, errepidea itxita egongo da goiz osoan, asfaltatze-lanak amaitu arte.
Azpiegitura berri honek udalerriko eremu horretatik igarotzen diren pertsonen pasabide seguru eta arautua bermatzen du. Proiektuak egoera normalizatu eta herritarrei babesa eta irisgarritasuna eman nahi die. Puntu horren erabilera, arrapala mekanikoen tarteen arteko pasabidea, aspalditik erabili izan da modu irregularrean alde batetik bestera gurutzatzeko, orain arte zebra-biderik egon ez delako.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko